IGE, 2018/2019 IKASTURTE AMAIERAKO ASANBLADA OROKORRA

DATA: 2019/05/24

TOKIA: BASOZELAI GIZARTE-ETXEA

ZENBAT LAGUN: 18

 

GAIAK:

1. AURKEZPENA. Bertaratutako familiei eskerrak eman dizkiegu etortzeagatik, eta etorri ezin izan dutenei ere bai. Barkamena eskatu dugu txarto egindakoengatik edo, besterik gabe, egin gabe geratu zaizkigunengatik.

Familiei eskatu diegu Guraso Elkarteari laguntzen jarraitzeko, edo, nahi izanez gero, datorren ikasturtera begira elkarteko kide egiteko. Elkarteak gustura asko jasotzen ditu familien iradokizunak.

2. FAMILIEN ETA GURASOEN ARTEKO KOMUNIKAZIO-SISTEMAK. Zuzendaritzak gogorarazi du zenbait bide daudela elkarrekin komunikatzeko:

WEBGUNEA: http://www.basozelai-gaztelu.eus

Posta elektronikoa: ampagaztelu@gmail.com

Facebookeko taldea: https://www.facebook.com/groups/592103264186894

Bestela ere, Guraso Elkarteko edozein kiderengana jo daiteke, zuzenean. Dena dela, guztiok ez dakigu guztiari buruz: arlo bakoitzak arduradun bat dauka.

3. DATUEN BABESERAKO BAIMENAK Familiei azaldu diegunez, ikasleen zerrendetara sartu ahal izateko, alergiak edota elikadura-intolerantziak dituztenen berri jasotzeko eta, oro har, ikastetxean argazkiak egin ahal izateko, Datuen Babeserako Legeak eskatzen digu familiek horretarako baimena ematea. Bestela, ezin dugu informazio hori eskuratu, eta zailtasunak ditugu lana aurrera ateratzeko.

4. KONTUAK. Zuzendaritza Taldearen ordezkari batek gaur egungo saldoaren, ikasturte honetako kontuen eta ikasturtea amaitu baino lehen pagatu behar ditugun gastu batzuen berri eman du. Era berean, kontuen inprimakia ekarri dugu asanbladara, gurasoek ikus dezaten.

5. JANTOKIA. Zuzendaritza Taldearen ordezkari batek azaldu du zein den gaur egungo egoera. Izan ere, polemika handia eragin zuen prentsan argitaratutako berri batek, zeinak zioen Eusko Jaurlaritzak guraso-elkarteei eskuordetuko ziela jantokien kudeaketa. Gure Elkarteak, oraingoz, ez du lan hori jaso nahi. Ez dugu geure burua prest ikusten. Dena dela, familiei esan diegu norbaitek ardura hori hartu nahi badu, ongietorria izango dela.

6. ESKOLAZ KANPOKOAK. Edukabilboko koordinatzailearekin batu gara, ikasturtean izandako gorabeherak aztertzeko, konpondu beharrekoak konpontzeko eta, datorren ikasturtera begira, hobetu daitekeena hobetzeko. Besteak beste, aldatu egingo dugu ingeleserako kontratatutako enpresa. Azaldu dugu datorren urtean ere Edukabilbok kudeatuko dituela eskolaz kanpokoak, eta finkatuta utzi dugu Guraso Elkarteko nor izango den familien eta enpresaren arteko bitartekaria. Eskolaz kanpokoetan parte hartzeko adina izango duten haurren familiei gogorarazi diegu edozein zalantza, iradokizun edo erreklamaziotarako, Edukabilborengana jo behar dutela zuzenean, Intranetetik, posta elektronikoz edo telefonoz. Arazoa konpontzen ez bada, Guraso Elkarteko arduradunarekin hitz egin beharko dute.

7. ESKOLA ASEGURUA. ikasturte honetan kontratatuta izan dugun aseguru-sistema azaldu eta gero, familiei jakinarazi diegu enpresa batek beste proposamen bat egin digula. Haiekin batuko gara, eta, informazio osoa daukagunean, erabakiko dugu ea asegurua aldatuko dugun ala ez. Oraingoz, badirudi proposamen berriak estaldura handiagoa duela, aurten kontratatutakoaren antzeko prezioan.

8. EUSKARA. Guraso Elkartean jarraitzen dugu sustatzen euskaraz egitea umeekin, etxean zein kalean.

Guraso batzuek euskara modu ofizialean ikasteko talde bat eratu zuten iaz, eta lortu zuten AEK-ko irakasleak Basozelai Gizarte Etxera etortzea, haiei eskolak ematera. Bada, datorren ikasturtean ere klaseekin jarraituko dute, eta familiak izena ematera gonbidatuko dituzte. Guraso Elkarteak ez du kontua kudeatzen, baina guraso horiei beharrezkoa duten laguntza guztia emango die, eskolak sustatzeari eta horien berri emateari dagokionez.

9. ESKOLAKO JAIA. Aurtengoan, enpresa bat kontratatu dugu, Kultur Magic, ikasturte bukaerako jaia antolatzeko(ekainaren 14an izango da, 16:00etatik 20:00etara). Egitarauaren berri eman dugu, eta azaldu dugu adin guztietarako ekimenak egongo direla.

10. ESKAERAK ETA GALDERAK. Bileran zehar sortutako zalantzei erantzuten saiatu gara.

 

Jaso ezazue agur bero bat.

IGE